XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZAURREA Afrika`ko gerra entzun eta orain ia irurogei urtekoa bururatuko zaie askori; alegia, Franco-eta ibili ziran gerra.

Baiñan ez da orri buruz bertso-bilduma au.

Leenago ere beste bat izan zan moro ta españitarren artean; 1859. X. 22`an asi eta 1860. III. 25`an bukatu zana.

Gerra ori oso atzenduta dago gaur; ez du iñork aitatu ere egiten.

Ta guk ere olaxe daukagu.

Karlisten eta liberalen lenengo eta bigarren gerra tartean galduta bezela dago, gure kondairaren une gogoangarri bat izanik ere.

Baiñan bere denboran ots aundia atera zuan gerra orrek.

Bai gure artean ere.

Ari buruz gure aurrekoak atera eta orain bildu al izan ditugun bertsoak, onoko liburu au osatzeko aiña izan dira beintzat.

Bertso batzuek, garai artako bertsolariak jarriak dira; baiñan beste batzuek gizon eskoladunak paratu zituzten.

Beraz, auek ere erri-literaturaren bidetik abiatu ziran; bertso berrien bidea artu zuten.

Ori, gure iritzirako, aitorpen aundia da; gure bertsolaritzaren indarra eta itzalaren aitorpena.